XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Eta garai arrtan eresi orrek zituban eres-ots, soñu guzikiñ ez-pada ere, ondo baño obeto orrdukuen geyenakin etorri ezin zitekela?.

Eta Uolbach eri sinistu bearr badiogu, 2.700 urrtez Krristo baño lenagotik txinoak, Fung txori arrigarriak bezela abesteko ereskiñak bazituztela,¿zerrgatik sinistu bearr eztegu, gure aurreko euskeldunak, beste edozeiñ beziñ biotzdun, alai ta ereslari izanik beren baso-mendietako txoritxu berritxu ta erretxiñol abeslari arrigarriak bezela abesteko beren ereskiñak izango zituztela?.

Gañera, euskeldunak dantzatzeko, Estrrabon'ek dion flauta ta trronpetak ¿ze eresi jo zezateken? Orain aurretik entzun degun ezpata-dantza ori edota bere antzekoren bat jo bearr bazuten orrduko euskeldunak, dantzatzeko, garrbi, agertzen da, yaun-andrreak, eresi ori jotzeko ze ereskiñ bearr zan trronpeta ezin izan zitekien, ezin jo-zezakelako soñu idekitako batzubek baizik (...).